Politika
Gobernu Kontseilua
Erredakzioa
Jaurlaritzak aparteko ordainsaria urtarrilean eman nahi duela iragarri du Josu Erkorekak Gobernu berriaren bozeramaile gisa egin duen lehen agerraldian.
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Informazio gehiago (1)
12:40. Amaitu da Josu ErkorekaK Jaurlaritzaren bozeramaile gisa egin duen lehen prentsaurrekoa.
12:21. Erkorekak euskeraz egin du agerraldiaren lehen zatia. Orain behean aipatutako puntuak gazteleraz azaltzen ari da.
12:18. Jaurlaritzaren barne antolamenduari dagokionez, hurrengo gobernu-bilera noiz izango den zehaztu gabe dagoela jakinarazi du.
12:16. Osasun koordainketari dagokionez atzo Auzitegi Konstituzionalak emandako ebazpena aztertzen ari da Jaurlaritzaren talde juridikoa eta xehetasun guztiak dituztenean iragarriko dituzte hartuko dituzten balizko neurriak. Alabaina, Jaurlaritzak Konstituzionalean autogobernua babestuko duela iragarri du Erkorekak.
12:15. Urtarriletik aurrera, sailburu ezberdinek agerraldiak egingo dituzte sailburu Legebiltzarrean, gainerako talde parlamentarioei argibideak emateko eta horrela gardentasuna bermatzeko.
12:13. Jaurlaritzak 2013ko udako aparteko ordainsaria urtarrilera aurreratu nahi duela esan du, baina aitortu du horretarako Jaurlaritzak Legebiltzarraren baimena behar duela. Horretarako beharrezkoak diren urrats guztiak lehenbailehen jarriko dituzte abian, hala nola Legebiltzarrean premiazko lege-proiektu bat aurkeztea. Horrez gain, Espainiako Gobernuaren salaketaren aurrean, auzibideari eutsiko diotela eta, beraz, beherrazkoak diren helegiteak aurkeztuko dituztela erantsi du.
12:12. Murrizketa %20koa izango dela, 2013ko lehen seihilekoan gauzatuko dutela eta administrazio publiko guztiari eragingo diola berretsi du.
12:10. Josu Erkoreka: "Gobernu eredugarria izan nahi dugu. Horregatik, lehendabiziko murrizketak gure gobernuan egin ditugu: sail eta sailburu gutxiago izango ditugu Jaurlaritza berrian".
12:05. Hasi da Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaile berriaren lehen agerraldia.
10:00. Iñigo Urkullu buru duen Eusko Jaurlaritza berriak lehenengo gobernu-bilera egin du gaur eta 67.000 euskal funtzionarioen Gabonetako aparteko ordainsaria izan dute hizpide. Era berean, Auzitegi Konstituzionalak inposatu duen osasun koordainketa ere aztertu dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa