Politika
240 biltzarretan
Erredakzioa
Joseba Alvarezek konfirmatu egin du hilaren 23an alderdi berria sortzeko kongresua egingo dutela, baina lekua zehaztu gabe dago.
Joseba Alvarezek eztabaidaren inguruko zehaztasunak eman ditu. Efe.
Sortu ezker abertzalearen alderdi berria bere "ardatz politikoa" aztertzen ari da Euskadiko eta Nafarroako 240 biltzarretan.
Horretarako, ETAko presoen lehen ekarpenak jasotzen hasi da. Ekarpen horiek bost kartzelatako presoek egin dituzte, Joseba Alvarez ezker abertzaleko ordezkariaren arabera.
Alvarezek gogora ekarri du iragan hilean proposatutako "Oinarri Ideologikoak" eztabaidatu zituztela eta 400 zuzenketa baino gehiago aurkeztu zirela. Zuzenketa guztiak 60tan bildu dituzte eta horiek izango dira azkenean bozkatuko direnak.
Zuzenketa gehienak hiru alorrekin lotuta daude: "Euskal herriaren etorkizuna" Europan Batasunean, sozialismo eredua, eta hizkuntza-normalizazioa.
Larunbateko biltzarretan egiten ari diren eztabaida politika arloari dagokio gehienbat, izan ere, Alvarezen arabera, hori baita alderdi berriaren erakuntzaren "ardatz nagusia". Ardatz horrek alderdi berriaren "estrategia" eta "taktika" erabakiko ditu Sorturen etorkizuneko "lan politikoan".
"Euskal Herriaren eraikuntza"
Ardatz politikoaren barruan "borroka demokratikoa", "desobedientzia zibila", "gatazkaren konponbidea" eta "Euskal Herriaren eraikuntza" aipatzen dituzte. Alvarezek iragarri duenez, egun osoan biltzen dituzten zuzenketak ere taldeka bilduko dituzte ondoren bozkatu ahal izateko.
Joseba Alvarezek konfirmatu egin du hilaren 23an alderdi berria sortzeko kongresua egingo dutela, baina lekua zehaztu gabe dago. Kongresu horretan ETAko presoek egindako ekarpenak ere aintzat hartuko dituzte.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa