Politika
'Bakebidea' Baionan
Erredakzioa
Brian Currin Hegoafrikako abokatuak azpimarratu duenez, "Espainiako eta Frantziako Gobernuek hitz egin behar dute, prozesuaren hurrengo fasea baita".
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Brian Currin Nazioarteko Harreman Taldeko kidea eta Hegoafrikako abokatuak larunbat honetan adierazi duenez, "orain Espainiako eta Frantziako Gobernuei dagokie euskal gatazkaren ondorioak lantzea", tartean, "desarmatzea, preso politikoak, exiliatuak eta Segurtasunaren inguruko araudia berriro eraikitzea".
Zentzu honetan, Currinek nabarmendu duenez, "Espainiako eta Frantziako Gobernuek hitz egin behar dute, prozesuaren hurrengo fasea baita".
Bake Bidea mugimendu sozialak sustatutako 'Bakerako Foruma' hartu du larunbat honetan Baionak. Lokarrik, Berghofek, Conciliation Resources-ek etaAlexander eta Marguerite Varenne Fundazioak babestutako ekimen honetan 'Aieteko unea' izeneko mahai ingurua izan da gaur. Brian Currinek, Paul Rios Lokarriko koordinatzaileak, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak. Kotte Eschenarro Pirinio-Atlantikoko Kontseilu Nagusiko presidenteak eta Jean Rene Etchegarai Baionako alkateordeak parte hartu dute.
Indarkeriarik gabe
Currinek azaldu duenez, "lehen urratsa indarkeriarik ez egotea da, eta ezinezkoa da bazterkeria sustatzen duen politika". "Funtsezkoa da prozesu politikoak eragile politiko guztiak hartzea", adierazi du, "ezinezkoa zen ezker abertzalearen bazterketa". Currinek esan duenez, Aieteko Konferentzia "lehenengo garai baterako abiapuntua izan zen".
Zentzu horretan, Aieteko Konferentzia hartzea Donostiarentzat "ohorea" izan zela azpimarratu du Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak. Era berean mintzatu da Paul Rios Lokarriko koordinatzailea. "Nazioarteko ikuspegia eta eragile politiko eta sindikalen partehartzea lortzea izan zen helburu nagusia", adierazi du Riosek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa