Politika
Agiriari uko egin dio
Erredakzioa
Alderdiak espedientea ireki eta gero Kongresuan iragarri du dimisioa PPko diputatuak.
Albisteak (2)
Santiago Cervera PPko diputatuak bere diputatu agiriari uko egin dio, atzo Iruñean ustezko xantaia kasu batengatik atxilotua izan eta gero.
Alfonso Alonso Kongresuko bozeramailearekin bildu ostean iragarri du Cerverak dimisioa eman duela. Aldez aurretik, alderdiak espedientea ireki diola jakinarazi du eta militante agiria kentzea ere ez dutela baztertzen esan du Maria Dolores de Cospedalek.
Bere hitzetan, nahiago izan du foruduna izan gabe auziari aurre egin; izan ere, diputatu izaten jarraituko balu, ikerketa Auzitegi Nagusiak eramango luke. Halaber, PPri kalte ez egiteko egin duela adierazi du, eta urte horietan alderdiak erakutsitako "eskuzabaltasuna" eskertu nahi izan du.
Kongresuan eman duen prentsaurrekoan, errugabea dela defendatu du eta auziaren "biktima" dela adierazi du.
"Ez dut deliturik, ez mehatxurik, ezta xantaiarik egin", argudiatu du eta inork balizko "tranpa" bat egiteko arrazoiak ematea baztertu du, defentsarako erabiliko duen argudioetako bat izango dela azalduta.
Dimisioa emateko PPk presionatu izana eta babes falta ukatu du; "erabakia hartua nuela iritsi naiz gaur Kongresura", adierazi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa