Carles Puigdemontek ERCrekin zubiak berregiteko eskatu du
Albiste gehiago politika
Eusko Jaurlaritzak "balorazio gazi-gozoa" egin du EBren eta AEBren arteko muga-zergen akordioari buruz
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak EITBri egindako adierazpenetan azaldu duenez, akordioak alderdi positiboak nahiz negatiboak ditu. Bere ustez, "hobe da muga-zergen akordio bat gerra komertzial bat baino", eta automobilaren muga-zergak % 25etik % 15era murriztea positiboa dela dio, bai eta, oro har, ziurgabetasun garai bati amaiera ematea ere. Alderdi negatiboen artean, Euskadi bezalako herrialde esportatzaile batentzat muga-zergak egote hutsak dakarren kaltea nabarmendu du sailburuak, eta altzairuaren eta aluminioaren % 50eko muga-zergak mantentzea deitoratu du.
PSNk "nazkagarritzat" jo du 'Koldo auziaren' baitan ustez agintariak espiatu izana
Gainera, Esther Iso PSN-PSOEko Antolakuntza idazkariak salatu du Nafarroako eta Estatuko eskuindar alderdiek audioak politikoki erabiltzen dituztela: "Nahikoa da audio batzuk erabiltzeaz, irudia zikintzeko eta gobernua zapuzteko helburu bakarrarekin".
Ansola: "Koalizioaren barruko tentsio hori baretzeko azaltzen da EH Bildu Ertzaintzaren kontra behin eta berriro"
Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak gogor gaitzetsi ditu Ertzaintzaren eta Bingen Zupiria sailburuaren aurka Hernanin izandako pintadak, eta EH Bilduri zuzendu zaio esanez badela "garaia Bilduk behingoz esateko Ertzaintza hau demokratikoa dela".
Garbitu dituzte larunbatean Hernanin Ertzaintzaren eta Bingen Zupiriaren aurka agertutako pintadak
Larunbatean agertutako pintaketak gaitzetsi dituzte ordezkari politikoek eta sindikatuek.
Bingen Zupiriaren eta Ertzaintzaren aurkako pintaketak agertu dira Hernanin
Hainbat esaldi margotu dituzte herriko frontoiko paretetan; horien artean, "hilda hobe", “Vicente Zupiria txakurraren jabia”, “ertzainak borroka tiro en la boka” eta “ertzaina exterminio”.
Koldo Garciak bi laguntzaile zituen PSOEren barne mugimenduak ezagutu eta zelatatzeko
Hainbat agentziek entzun ahal izan duten audio batean, gizon batek eta emakume batek Garciari kontatzen dizkiote PSOErekin lotutako bi pertsonak jatetxe batean 55 minutuz izandako elkarrizketaren xehetasunak.
Begoña Gomezek Air Europako erreskatearekin zerikusirik ez duela esan zuen Aldamak Koldo Garciari bidalitako audio batean
"Ezer ez da egia", esan zuen audio horretan. Horrek, bertan behera utziko lituzke UCOren ondorioak. Ez zen Auzitegi Gorenera bidalitako azken txostenean erantsi, Publicok jakinarazi duenez. Enpresaburuak onartzen du presioak egon zirela Jose Luis Abalos, Nadia Calviño eta Maria Jesus Monterorentzat.
EAJk arduragabetzat jo du EH Bilduren jarrera Ertzaintza demokratikoa ez dela esatean
EAJren ustez, EH Bilduk "beste pauso bat eman du" Ertzaintza polizia demokratikoa ote den zalantzan jarrita, eta Ertzaintza eta udaltzainak jarrera "arduragabean" jartzea egotzi dio koalizio soberanistari.
Donostiak atzera bota du, EAJ, PSE eta PPren botoekin, Illunbeko zezenketei amaiera emateko mozioa
Podemos Euskadik deitoratu du Donostiak "animalien tortura eta animalien eskubideak urratzen" jarraituko duela. Victor Lasa zinegotziak gogorarazi duenez, "tauromakiak ukiezina badirudi ere, ez da ukiezina, Estatuko hainbat hiritan lortu baitute zezenketetatik libratzea".
Ayusoren mutil-laguna auzipetzeko eskaera berretsi du epaileak, iruzurraren "zantzu argiak" ikusita
Antza denez, Alberto Gonzalez Amadorrek 350.951 euroko iruzurra egin zion Ogasunari, 2020 eta 2021 urteen artean, faktura faltsuak erabilita.