Bake prozesua
Biktimak
Erredakzioa
Consuelo Ordoñez elkartearen presidenteak plan horri aurre egiteko eta ETAren amaieraren kudeaketan biktimak protagonista izateko eskatu dio Rajoyri.
Informazio gehiago (1)
Consuelo Ordoñez Covite EAEko terrorismoaren biktimen elkarteko presidenteak Iñigo Urkulluren "terrorea zuritzeko planari" aurre egiteko eskatu dio Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari, "bakea zigorgabetasunaren truke" nahi duelakoan.
Camilo Jose Cela Unibertsitatean ETAren amaierari buruzko ikastaro baten hasieran parte hartu ostean egin ditu Ordoñezek adierazpen horiek. Urkulluk Unibertsitate Konplutentsean beste ikastaro bat inauguratu duenean egin du agerraldia Ordoñezek, Soledad Becerril Espainiako herritarren defendatzailea aldamenean zuela.
Bake prozesua "faltsua" dela esan du Ordoñezek, Espainiak ETArekin jasan duen "terrore historia zuritzeko modua" delakoan.
Gainera, EAJk "bakea zigorgabetasunaren truke" aldarrikatzen duela salatu du, kartzela politika aldatzeko eskariari erreferentzia eginez. "Txarrak diren arren, legeak aplikatzea eskatzen dugu", azpimarratu du ETAren biktimak.
Era berean, Coviteren presidenteak lehendakariaren planari aurre egiteko eta ETAren amaieraren kudeaketan biktimak protagonista izateko eskatu dio Rajoyri.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa