Bake prozesua
Prentsaurrekoa Baionan
Erredakzioa
Halaber, 'Thierry'ri Pariseko ospitalean bisita egiteko "oztopo administratiboak" salatu ditu Xabier Lopez Peñaren senitartekoen abokatuak.
Albisteak (3)
Informazio gehiago (2)
Xabier Lopez Peña 'Thierry'ren familiak iragarri duenez, Frantziako espetxearen administrazioaren eta Pariseko ospitaleko zuzendaritzaren aurkako salaketa aurkeztuko du 'Thierry'ren heriotzaren nondik norakoak argitu ahal izateko.
Yolanda Molina Lopez Peñaren familiaren abokatuak egin du iragarpena Etxerat presoen senitartekoen elkarteak Baionan egindako prentsaurrekoan. Molinak azaldu duenez, salaketa oraindik ez dute prestatu, "familiaren premia gorpua ikustea delako". Halaber, 'Thierry'ren heriotza izan bezain laster familiak berria jaso ez izana salatu du.
Odol-isuria
Poliziaren arabera, Lopez Peña ETAko buruzagi militarra zen atxilotu zuten unean, Bordelen 2008an, eta ETAko su-etena amaitutzat eman zuen Barajaseko atentatuaren bultzatzailea da.
Martxoaren 11an, bihotzeko arazoak jota, Fleury-Merogis Frantziako espetxetik Corbeil-Essonne ospitalera eraman zuten eta, handik bi egunera, Pitie-Salpetriere ospitalera eraman zuten. Bertan, ebakuntza egin zioten eta ondoren, burmuineko odol-isuria izan zuen.
'Oztopo administratiboak'
Lopez Peñaren familiaren abokatuak negar egin du Baionan izandako agerraldian. Halaber, 'Thierry'ri Pariseko ospitalean bisita egiteko "oztopo administratiboak" salatu ditu.
Halaber, Garbiñe Eraso Herrira euskal presoen aldeko plataformaren bozeramaileak azpimarratu duenez, "preso gaixoak aske uztea da tratamendu egokia jasotzeko berme bakarra". Ondorioz, egoera horretan dauden preso guztien askapena eskatu du.
Hedabideen aurrean, Etxerateko beste 50 kide ingururekin eta Juan Mari Lopez Peña 'Thierry'ren anaiarekin batera, egindako agerraldian Herrirak, "datozen egunetan, hainbat mobilizazio" egingo duela iragarri du, baina ez ditu zehaztu.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa