10:14

albisteak

Analisia

Hamasek babes diplomatiko garrantzitsuak lortu ditu

J. Torquemada

J. Torquemada

Hamasek orain lau urte baino babes diplomatiko handiagoa du, baina ez dirudi hori nahikoa denik Israelgo bonbei aurre egiteko.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aldea dago Israel Gazaren kontra egiten ari den egungo erasoaren artean eta duela lau urtekoaren artean; egun "Defendatzeko zutabe" deitu dioten operazioaren eta orain lau urteko "Berun urtua" operazioaren artean.

Orduan, herrialde musulman garrantzitsu batzuk ez zuten ia ahotsik ere altxatu Israelen erasoaldia saltzeko, orain ordea, herrialde horietako batzuk, Egiptok, Turkiak, Tunisiak edo Qatarrek esaterako, euren babesa agertu diote Gazari Israel gogor gaitzetsiz.

Duela lau urte, Mubarak zegoen Egipton agintean; itxita zuen Gazaren muga eta Israeli erasoak egiten uzten zion. Orain ordea, Anaia Musulmanak daude bertan agintean. Hauek Hamasen ideologia bera dute eta muga hori erabat zabaltzea ari dira aztertzen.

Duela lau urte, Turkiak eta Israelek harreman onak zituzten; baina harreman horiek erabat hoztu ziren orain bu urte israeldarrek Gazara laguntza zeraman itsasontzi turkiar bati eraso egin ziotenean.

Duela lau urte Tunisian Ben Ali diktadorea zegoen agintean; orain demokrazia bat dago eta islamistak daude Gobernuan.

Eta duela lau urte Qatargo Al Thani xekea jada azaltzen hasia zen bere Al Yazira telebista kateaz baliatuta, orain berriz, lehen lerroan dago jada, buruzagi arabiarra izan nahi du eta ezin liteke buruzagi arabiarra izan aldez aurretik Israeli hortzak erakutsi gabe.

Hamas geroz eta isolatuago uzteko Israelen estrategiak beraz, huts egin du. Hamasek orain lau urte baino babes diplomatiko handiagoa du, baina ez dirudi hori nahikoa denik Israelgo bonbei aurre egiteko.

Aldea dago Israel Gazaren kontra egiten ari den egungo erasoaren artean eta duela lau urtekoaren artean; egun "Defendatzeko zutabe" deitu dioten operazioaren eta orain lau urteko "Berun urtua" operazioaren artean.Orduan, herrialde musulman garrantzitsu batzuk ez zuten ia ahotsik ere altxatu Israelen erasoaldia saltzeko, orain ordea, herrialde horietako batzuk, Egiptok, Turkiak, Tunisiak edo Qatarrek esaterako, euren babesa agertu diote Gazari Israel gogor gaitzetsiz. Duela lau urte, Mubarak zegoen Egipton agintean; itxita zuen Gazaren muga eta Israeli erasoak egiten uzten zion. Orain ordea, Anaia Musulmanak daude bertan agintean. Hauek Hamasen ideologia bera dute eta muga hori erabat zabaltzea ari dira aztertzen. Duela lau urte, Turkiak eta Israelek harreman onak zituzten; baina harreman horiek erabat hoztu ziren orain bu urte israeldarrek Gazara laguntza zeraman itsasontzi turkiar bati eraso egin ziotenean. Duela lau urte Tunisian Ben Ali diktadorea zegoen agintean; orain demokrazia bat dago eta islamistak daude Gobernuan. Eta duela lau urte Qatargo Al Thani xekea jada azaltzen hasia zen bere Al Yazira telebista kateaz baliatuta, orain berriz, lehen lerroan dago jada, buruzagi arabiarra izan nahi du eta ezin liteke buruzagi arabiarra izan aldez aurretik Israeli hortzak erakutsi gabe. Hamas geroz eta isolatuago uzteko Israelen estrategiak beraz, huts egin du. Hamasek orain lau urte baino babes diplomatiko handiagoa du, baina ez dirudi hori nahikoa denik Israelgo bonbei aurre egiteko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena