09:33

albisteak

Iruzkina

Buruzagi europarren odol hotza

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

- Erredakzioa -

Gauza jakina da goi-bileretako erabakiak zailak direla ezartzen, eta denbora eskatzen dutela; ulertezina da, ordea, bankuen batasuna orain 2014rarte ez dela izango esatea.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europar Batasunaren beste goi-bilera bat dugu aurrean, beste behin, erabakigarria eta historikoa omen dena. Ekaineko goi-bileran gertatu zena ikusita, jada ez da ezer sinetsi behar. Ekaineko goi-bileran Europaren ia arazo guztietarako irtenbidea iragarri zuten: bankuen batasuna, erreskate funts iraunkorraren sorrera, batasun politikorako urratsak, koordinazio fiskala… Orain, kontua da gobernu batzuek zalantza jartzen dutela han hitzartutakoa, edo atzeratu egiten dutela martxan jartzea.

Gauza jakina da goi-bileretako erabakiak zailak direla ezartzen, eta denbora eskatzen dutela; ulertezina da, ordea, bankuen batasunaren kasuan adibidez, 2013rako martxan izango zela egintzat jotzea, eta orain esatea 2014rarte ez dela izango.

Bizi dugun egoera ekonomiko honetan, urtebete gehiegi da. Ez Espainiak, ezta Italiak ere ezin dute urtebete gehiago iraun beren zorraren kostuarekin. Erreskate funtsak esku hartzen badu, kostu hori jaitsi egin daiteke, baina funtsak esaten duena da aurrez Europako Banku Zentralak esku hartu behar duela, eta azken honek dio ez dela horretan sartuko lehenago bankuen arteko batasunik ez badago.

Beraz, Europako agintariek, gaurko eta biharko batzarrean, kontu batzuk azkartu egin beharko dituzte. Dagoeneko ohitura den moduan, ordea, esaten dute ziurrenik hori ez dela goi bilera honetan lortuko, abendurako utziko dutela baizik.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena