09:35

albisteak

Iruzkina

Eskozia eta Erresuma Batua, erreferendumerako bidean

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Erresuma Batuak ez du konstituzio idatzirik, eta horrek tarte handia uzten du negoziazio politikorako.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Erresuma Batuko eta Eskoziako gobernuek pausoak ematen jarraitzen dute Eskozian autodeterminazioari buruzko erreferendumera bidean.

BBC katearen arabera, Eskoziako ministro nagusiordea eta Erresuma Batuak Eskoziarako duen ministroa akordio batera iritsi dira erabakitzeke zeuden ia puntu guztietan.

Akordio honen iragarpena, beti ere BBCren arabera, datorren astean izan liteke, David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroaren eta Alex Salmond Eskoziako ministro nagusiaren arteko bileran.

Erresuma Batuak ez du konstituzio idatzirik. Eskozia independente izan ote daitekeen garbi esaten duen artikulu idatzirik ez dago, eta horrek negoziazio politikorako tarte handia uzten du.

Eskozia 1707. urtean batu zitzaion Ingalaterrari, bere erabakiz, Batasun Akta sinatuta. Testuinguru horretan, nahiz eta ingeles askok ez duten begi onez ikusten Eskozia independente bat, baina nahikoa adostasun dago jarrera honetan: Eskoziarrek independente izan nahi badute, ezin zaiela galarazi.

Bestalde, eskoziarren artean bada beste konsensu bat: independentzia Londresekin negoziatu behar dela, ezin dela izan alde bakarreko bat-bateko erabakia.

BBCk aurreratzen duen bezala akordio politikoa lortzen bada, bi parlamentuetan, Westminster eta Holyroodekoan, aztertuko da, eta, aurrikusten den moduan, bietan onartzen bada, 2014an egitea pentsatzen duten galdeketa legezkoa izango da erabat.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena