08:13

albisteak

Iruzkina

Chavezen garaipena, eztabaidaezina

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Chavezi ezin zaio egotzi diktadorea izatea, hauteskundeak bata bestearen atzetik irabazten baititu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hugo Chavez Venezuelako presidenteak behin baino gehiagotan esan du bere proiektu politikoa 2025. urtea artekoa dela, eta martxa honetan lortu egingo du. Oraingoz, 2019 arte izango da agintean.

Chavezek izan dituen hauteskunde lehiatuenak izan dira. Oposizioak, lehendabizikoz, irabazteko aukerak zituen hautagaia zeukan, Henrique Capriles. Horri gehitu behar zaio Chavezen desgastea 14 urte gobernatzen aritu ondoren, eta gainditu duen minbiziaren ondorioekin.

Hain zuzen, gaixotasun hori da orain gai ezezagunenetako bat. Berak ziurtatzen du dagoeneko gaindituta daukala, baina benetan larri dagoela dioten zurrumurruak zabaltzen jarraitzen dute.

Soilik gaixotasun horrek ken dezake Chavez agintetik. Izan ere, parte-hartze marka hautsi duten hauteskunde hauetan, Caprilesi 1.300.000 botu atera izanak erakusten du Chavezen oinarri soziala oso zabala dela.

Garbi dago gehiengo chavista sendoa dagoela, eta hori ez dela hain azkar aldatuko. Chavezi gauza asko leporatu dakioke, horien artean, gobernatzeko modu autoritarioa izatea, baina ezin zaio diktadore izatea egotzi, hauteskundeak bata bestearen atzetik irabazten baititu.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena