09:19

albisteak

Iruzkina

EBZ aldatzen ez bada, berdin izango du zer dioen G20k

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

- Erredakzioa -

G20ko bileraren amaierako txostenak euroa egonkortzeko konpromisoa biltzea espero da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

G20ko bileraren amaierako txostenak euroa egonkortzeko konpromisoa biltzea espero da. Mundu guztiko agintarien konpromisoa. Akaso munduko ekonomia berpizteko ekimen bateratua ere bilduko du.

Atzo AEBetako eta Alemaniako agintariak elkartu ziren, eta Obamak Europako hazkundea sustatzeko zerbait egiteko eta diziplina fiskalarekin ez itsutzeko eskatu zion Merkeli.

Izan ere, hemen mundu guztiak bere interesak defendatzen ditu. Obamak hauteskundeak ditu azaroan. Ordurako bere ekonomiaren hazkundea eta langabeziaren jaitsiera behar ditu, eta horretarako nahitaezkoa da Europak AEBetako produktuak kontsumitzea.

Merkelek, aldiz, hemendik urte betera ditu hauteskundeak, eta ez du Europako erreskatea ordaindu nahi. Alemaniarren iritziz, diru gehiegi jarri dute jada.

Gaur G20an bildutakoek nahi dutena da europarrek beraiek erakustea euroan sinesten dutela. Agerikoa da arazo nagusia dela nazioarteko merkatuek ez dutela uste europarrak euroari eusteko gai direnik.

Alemaniak Europako Banku Zentralaren joko arauak aldatzea onartzen ez duen bitartean, inork ez du ezer sinistuko, eta berdin izango du zer dioen G20k.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena