albisteak
Jesus Torquemada
- Erredakzioa -
Grezian ezkerrak irabazi izan balu, euroak arazo konponezina duela esaten ariko ginateke. Baina eskuinak irabazi duenez, arazoa ia konponezina dela esan genezake.
Grezian ezkerrak irabazi izan balu, euroak arazo konponezina duela esaten ariko ginateke. Baina eskuinak irabazi duenez, arazoa ia konponezina dela esan genezake.
Arazoak oso potoloa izaten jarraitze du. Arazoa da nola uztartu Angela Merkelen austeritate politika eta François Hollanderen hazkunde politika. Nola arautu gastu publikoa, ekonomia ito gabe.
Geroz eta gehiago dira Hollanderen alde, eta Merkelen kontra dauden munduko buruzagiak. Tartean Obama. Bistan geratuko da hori Mexikon gaur hasiko den G20ren bileran.
Alemania aspaldidanik ari da esaten diru-iturria ireki aurretik, gehien gastatzen duten herrialdeek erakutsi behar dutela gastua kontrolatzeko gai direla.
Greziarrek joko-arauak hausteko aukera zuten, baina nahiago izan dute ezarritako sakrifizioak onartzen jarraitzea.
Portugal, Irlanda, Espainia, Italia, Holanda, Britainia Handia eta Europako beste herrialde batzuek hondoraino sartu dute guraizea gastu publikoan.
Zer gehiago egin behar da Alemaniak behingoz bere politika aldatzeko?
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa