albisteak
Iruzkina
Felipe Etxebarria
300.000 erreserbista eskuragarri izango dira eta ekonomia orokorrera gerra-ahaleginera zuzenduta izango da, Ukrainako gerrak irauten duen bitartean. Horrek esan nahi du, Errusiako enpresak eta herritarrak gerra ahaleginean laguntzera behartuta izango direla.
Errusiarentzat une zailean iragarri du Vladimir Putinek mobilizazio partziala; izan ere, galdutako lurraldeak berreskuratzeko, ipar-ekialdean eta hegoaldean Ukrainaren kontraerasoak aurrera dirauen momentuan gertatzen da, eta gainera negu gorriaren atarian.
Mobilizazio militar partzialaren ondorioz, 300.000 erreserbista eskuragarri izango dira eta ekonomia orokorrera gerra-ahaleginera zuzenduta izango da, Ukrainako gerrak irauten duen bitartean. Horrek esan nahi du, Errusiako enpresak eta herritarrak gerra ahaleginean laguntzera behartuta izango direla; izan ere, Putinek iragarri duenez, diru gehiago jarriko da arma gehiago ekoizteko, Ukrainak berreskuratutako lurraldeetan indar errusiarrek arma kopuru handia galdu eta gero.
Ia zazpi hilabete irauten duen gerrak agerian jarri du Ukrainako erasoan ari diren soldadu errusiarren kopurua ez dela nahikoa aurrera egiteko; gainera, soldadu errusiarrak morala galtzen ari dira, lekuko askoren arabera. Hain zuzen ere, astearte honetan Dumak, edo Errusiako Parlamentuak, desertzioen aurkako zigorrak gogortzeko legeak onartu ditu, baita gerra-legea eta gatazka armatuetan egindako delituen aurka ere.
Blue Bai Asset Managementko Timothy Asheko adituen ustez, mobilizazio partzial honek eragin gutxi izango du epe laburrera borroka lekuetan. Horrez gain, beste arazo bat dago: nola armatuko ditu Putinek 300.000 soldadu berriak? Oraintxe bertan ere, Errusiak arazoak dituenean, gerran dauden soldaduak berriz armatzeko.
Mobilizazio partzial hau gertatzen da, Moskuk Ukrainako ekialdeko lurraldeetan Errusiari lotzeko erreferendumak iragarri eta biharamunean, hain zuzen ere, Donetsk, Luhansk, Kherson eta Zaporizhian. Horren bitartez Errusiak lurralde nazionalaren defentsa aitzakia bezala erabiliko luke gerran jarraitzeko. Mendebaldeak dagoeneko gaitzetsi ditu kontsultak, eta iragarri du berme demokratikorik gabe emaitzak ez dituela aintzakotzat hartuko.
New Yorken, Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusian nazioarteko hainbat herrialdek Ukrainako erasoagatik Errusia kritikatu eta biharamunean gertatu da Putinen jarrera gogortze hau.
Wang Yi Txinako Atzerri ministroak ere elkarrizketaren bidez gerra amaitzeko eskatu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa