albisteak
Iruzkina
Felipe Etxebarria
Azken 70 urteetan Estatuko buruzagitzan izan ondoren, Elizabeth II.a erreginaren heriotzaz epe berri bat hasi da, Erresuma Batuan ez ezik, Estatu buru izan den Commonwealtheko 14 erresumatan ere.
Azken 70 urteetan Estatuko buruzagitzan izan ondoren, Elizabeth II.a erreginaren heriotzaz epe berri bat hasi da, Erresuma Batuan ez ezik, Estatu buru izan den Commonwealtheko 14 erresumatan ere. Herrialde horietako pentsamoldean, aldaketa nabaria izan da azken urteotan; horren ondorioz, horietako batzuetan hasi dira dagoeneko ahots batzuk errepublikaren aldeko agiriak azaltzen eta Britainia Handiko monarkiarekin izan dituzten lotura historikoak apurtzeko eskatzen. Beraz, izan daiteke Charles III.aren erregealdian batzuek bide hori hartzea, Barbadosek 2021ean eman zituen urratsak jarraituz; izan ere, urte horretan herrialde hori 18.a izan zen erregina britainiarra Estatuko buruzagitzatik kendu, eta haren ordez bertako politikari bat jarri zuena.
Monarkia britainiarra kentzea planteatzen duten herrialdeak
Australian, Anthony Albanese lehen ministroaren Gobernuak aurtengo ekainean Matt Thistlewaite errepublikarako ministro izendatu zuen. Berak prestatu beharko du, errepublikarako bidean, pixkanakako eraldaketa. Hori dela eta, erreferendum bat izan daiteke ondorengo hilabeteetan, monarkiaren etorkizunari buruz galdetuz.
Zeelanda Berrian, Jacinta Ardern lehen ministroak zeelandaberritarrak Charles III.a erregearen alde daudela azaldu du, baina, aldi berean aitortu duenez, herrialde hori, "denboraz" errepublika bihurtuko da.
Bahametan, Philip Davis lehen ministroak ere referenduma egingo duela agindu du, Charles III.a Estatuko buruzagitzatik kentzeko eta errepublika aldarrikatzeko. Herrialde horrek 1973. urtean lortu zuen independentzia.
Karibeko beste bost herrialdetako gobernuek ere -Antigua eta Barbuda, Belize, Grenada, Jamaika eta Saint Kitts eta Nevis- monarkia kentzeko bide berdina jarraitzeko asmoa azaldu dute.
Beraz, gerta daiteke Elizabeth II.aren heriotzaren ondoren kolonialismoa jasan zuten Commonwealtheko herrialde gehiago errepublika bihurtzea.
Commonwealthek 54 herrialde batzen ditu (erresumak eta errepublikak), eta gehienak kolonia britainiar ohiak dira. Beraien artean, seik beren errege-erreginak dituzte. Beste 14k, esan bezala, errege britainiarra dute, Estatuko buruzagitzan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa