09:47

albisteak

Iruzkina

Argentina-Repsol: arazo politikoa, ekonomikoa baino gehiago

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

- Erredakzioa -

Argentinako Gobernuak YPF enpresaren espropiazioa diseinatu duen moduan, Repsol kanporatzeko erabakia dela esan liteke.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Argentinako Gobernuak YPF enpresaren espropiazioa diseinatu duen moduan, Repsol kanporatzeko erabakia dela esan liteke.

Gaur egun konpainian akzioen banaketa honako hau da: Repsol % 57aren jabe da, % 25a Argentinako Petersen taldearen esku dago (Eskenazi familiarena den taldea) eta gainerako % 18a beste hainbat akziodunen artean dago banatuta.

Gobernuak YPFk dituen akzioen % 51aren kontrola eskuratuko du, baina akzio horiek Repsoli kenduko dizkio, akzio bakar bat ere ez gainerako akziodunei. Baldintza horietan, Repsol gutxiengoan geratuko da, akzioen % 6arekin. Gainera Argentinak oso diru gutxi emango dio kendutako akzioen truke.

Oso gutxi edo agian ezer ere ez, Cristina Fernandezek atzoko agerraldian behin eta berriz esan baitzuen Repsolek Argentinan jada YPFren erosketagatik ordaindu zuena baino gehiago irabazi duela.

Presidenteak jakinarazi du zerk bultzatuta erabaki duen espropioazioa. Arrazoien artean aipatu du Repsolek irabazi handiegiak banatzen zituela bere akziodunen artean Argentinan inbertitu beharrean. Horri erantzunez, berriz, konpainiak dio azken hamarkadan 20.000 miloi dolar inbertitu dituela herrialdean.

Baina arazo honen atzean arrazoi ekonomikoak baino gehiago arrazoi politikoak daude. Cristina Fernandezek herritarren babes handiagoa lortuko du subiranotasun nazionala berreskuratzeko neurri honekin eta eskuak libre izango ditu nazioartean beste aliatu batzuk bilatzeko.

YPFk industria arloko beste bazkide garrantzitsu bat beharko du Repsolek aurkitutako hobiak ustiatzeko. Argentinako Gobernuak uste du Repsolek ez duela behar adinako indarrik eta orain YPFk nazioarteko beste petrolio enpresa batzuekin negoziatzeko aukera izango duela, agian Txinakoekin.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena