albisteak
Bake Konferentzia
Erredakzioa
Frantziako Alderdi Sozialistako kideak uste du euskal gatazkaren amaiera "fase erabakigarrian" dagoela eta Donostian egingo den Bake Konferentzian parte hartuko duela iragarri du.
Kotte Ezenarrok, Frantziako Alderdi Sozialistako kide eta Hendaiako alkatek ohiak, adierazi duenez, "Frantziako Gobernuaren keinurik txikienak oihartzun handia izango luke eta garrantzitsua izango litzateke" bake-prozesuan.
Le Journal du Pays Basque egunkarian egindako elkarrizketa batean, Ezenerrok esan du "euskal gatazkari amaiera emateko prozesua fase erabakigarrian" dagoela eta "herri honetako alderdi, eragile eta herritar guztiak ekarpena" egin behar dutela, "prozesu hau azkeneraino eramateko".
Gauzak horrela, datorren astelehenean Donostian hasiko den Bake Konferentzian parte hartuko duela iragarri du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa