albisteak
Analisia
FELIPE ETXEBARRIA
Eurobonoen moduko tresna 1974an petrolioaren krisiaren garaian erabili zen. Italiak, Espainiak eta Frantziak egungo egoeran tresna hori erabili daitekeela uste dute.
CDU alderdiko arduradun batzuk Angela Merkelengan presioa egiten ari dira, eurobonoak (koronabonoak) onartu ditzan, COVID-19 gaitzarengatik gehien jasaten ari diren Italia eta Espainia laguntzeko.
Tresna hori babestu dutenen artean daude ondorengoak: Elmar Brok CDUko presidentziako kidea eta eurodiputatu ohia, Roderich Kiesewetter parlamentuan atzerri gaietarako batzordeko presidentea, eta Rainer Wieland Europako Parlamentuko presidenteordea. Horien ustez, eurobonoei esker Espainiak eta Italiak dirua izango lukete eta ez lukete haien zorraren zama gehituko eta interes tasa txikian edukiko lukete dirua. Tresna, Europako eremu osoaren erantzukizunak babestuko luke. Haien ustez koronabonoak beharrezkoak dira laguntza pakete baten barruan, bestela, estatu horiek epe laburrean itzultzeko interes tasa altuko maileguak hartu beharko lituzketelako.
Eurobonoen moduko tresna 1974an petrolioaren krisiaren garaian erabili zen. Italiak, Espainiak eta Frantziak egungo egoeran tresna hori erabili daitekeela uste dute.
Astearte honetan bilduko dira Euroguneko Finantza Ministroak telekonferentzian, nahiz eta Alemaniak, Holandak, eta Finlandiak tresna hori gaitzesten jarraitu. Horren ordez, ESM edo (Europar Tinkotasun Mekanismoa) proposatzen dute. Hau da, Grezian erabilitako erreskatea modukoa. Kasu honetan, ordea, modu malguagoan erabiliko litzateke.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa