albisteak
Iruzkina
Jesus Torquemada
Johnsonek gehiengo osoa eskuratu zuen, baina bototan, % 1'2 baino ez du egin gora. 'Brexit'aren aurkako alderdien botoak guztien % 50'3 dira.
Erresuma Batuko hauteskundetatik hiru egunen ondoren hausnarketa lasaiagoa egin daiteke. Bertako hauteskunde sistemak asko baldintzatutako emaitzak dira. Boris Johnsonek, Theresa Mayk eserlekutan lortu ez zuen gehiengo osoa eskuratu zuen, baina bototan, % 1'2 baino ez du egin gora. Brexit-aren aurkako alderdien botoak guztien % 50'3 dira. Eskozian, independentziaren aldeko alderdiek ia eserleku guztiak irabazi dituzte nahiz bototan % 43'6 baino ez dute lortu.
Baina hauteskunde horien ondorioa da brexit-a urtarrilaren 31n gauzatuko dela, kontserbatzaileek 10 urte beteko dituztela gobernuan eta Eskozian, independentistek erreferenduma bultzatuko dutela. Europaren ikuspegitik, "britainiarrentzat bere barne gatazkak". Brexit-aren folletoia lehenbailehen bukatu nahi dugu premia duten, eta batez ere, garrantzitsuagoak diren beste gauzez arduratzeko. Baina jakin behar dugu brexit-a ez dela urtarrilaren 31n guztiz amaituko.
Europar Batasunaren eta Erresuma Batuaren etorkizuneko harremanei buruzko negoziazioa hasiko da orduan. Guretzat atzerriko herrialde bat izango da orduan, eta negoziazio horiek luzeak, gogorrak eta itsusiak izango dira.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa