albisteak
Iruzkina
Jesus Torquemada
Vladimir Putin eta Volomir Zelenski Errusiako eta Ukrainako presidenteak Parisen bilduko dira, Merkel eta Macron bertan direla. Ukrainako gerrari irtenbide bat topatzen saiatuko dira.
Albisteak (1)
Jesús Torquemada
Gaur Parisen, Errusiako eta Ukrainako presidenteak Vladimir Putin eta Volomir Zelenski, elkartuko dira Ukrainako gerrari irtenbidea aurkitzen ahalegintzeko. Gerra hori honezkero ahaztuta daukagu, besteak beste, azken hilabeteetan lasaitu delako, baina ez da bukatu. Azken sei urte luzeetan 13.000 lagun inguru hil ditu. Gatazkaren jatorria Donbass eskualdean dago, Errusiarekin muga egiten duen Ukraina ekialdean. Han Errusiaren aldekoek Kieveko Gobernuaren aurka matxinatu eta Errusiak lagunduta lurraldea mendean hartzea lortu zuten.
Moskuk dio ez duela zerikusirik eta Ukrainaren barne gatazka dela baina begibitakoa da Errusiaren laguntza militar eta ekonomikorik gabe ez zuketela ezer lortuko. Putinen eta Zelenskiren arteko lehendabiziko bilera izango da, eta bertan egongo dira Angela Merkel eta Emmanuel Macron ere. Frantziak eta Alemaniak duela bost urte sinatu zuten Minseko Akordioetan parte hartu zuten konponbidea bilatu nahirik, baina orain arte ez du ezertarako balio izan. Hasi baino lehenago Putinek lortu du garaipen bat: Donbassi buruz hitz egingo dute, eta ez Krimeari buruz. Errusiak 2014ean Ukrainari kendu zion penintsula hori, eta argi dago ez duela itzultzeko asmorik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa