albisteak
Analisia
Jesus Torquemada
Europako Parlamentuak behin baino gehiagotan erakutsi dizkio haginak Von der Leyeni.
Ursula von der Leyenek abenduaren batean hasiko du agintaldia Europako Batzordearen presidente karguan, hilabeteko atzerapenez. Hasi-hasiko du, gaur Europako Parlamentuak Batzorde berriari argi berdea ematen badio. Litekeena da Parlamentuak baietz esatea, baina badago ikusmina zenbat botorengatik izango den jakiteko.
Europako Parlamentuak behin baino gehiagotan erakutsi dizkio haginak Von der Leyeni. Lehendabiziko aldiz Europako Presidente karguaren izendapena bozkatu zuenean. Bederatzi botorengatik atera zen aurrera. Ondoren parlamentuak komisario izateko hiru hautagai atzera bota zituen eta ordezkoak bilatu behar izan zituzten. Horregatik azaroaren batean martxan hasi behar zuen Batzordea hilabeteko atzerapenez hasi da lanean.
Beste anomalia bat ere badago. 27 kide bakarrik izango ditu Batzordeak eta ez 28, Erresuma Batua oraindik Europar Batasunean dagoenez komisario bat izendatu beharra duelako. Baina Boris Johnsonek, hauteskunde kanpaina betean, ez du komisariorik aukeratu nahi izan. Bazkide guztiek ezikusiarena egin dute eta aurrera jo dute legalki arriskutsua den arren. Europako edozein biztanlek jo lezake Europako epaitegitara eta Batzorde berria salatu ez dagoelako zuzen osatuta.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa