albisteak
Iruzkina
Jesus Torquemada
Presidentea aukeratzeko hauteskundetan irregulartasun asko egon dira. Oposizioa kalera atera zen iruzurra salatzera. eta. poliziak eta hainbat buruzagi militarrek bat egin dute.
Bolivian gertatzen ari den guztia ezohikoa da eta konponbide zailekoa. Duela bi urte hasi zen gainbehera. Evo Morales, hiru hauteskunde etengabe irabazi zituen presidente herrikoiak ezin zuen berriro hauteskundetara aurkeztu. Erreferenduma antolatu zuen agintaldia luzatzeko baina galdu egin zuen.
Hala eta guztiz ere Auzitegi Gorenak aukera eman zion berriro aurkezteko. Presidentea aukeratzeko hauteskundetan irregulartasun asko gertatu zen. Zenbait barrutitan parte-hartzea % 100ekoa izan zen eta boto guztiak Evo Moralesek eskuratu zituen. Oposizioa kalera atera zen iruzurra salatzera eta poliziak eta hainbat buruzagi militarrek bat egin zuten.
Moralesek atzera egin eta hauteskundeak errepikatuko zituztela iragarri zuen baina beranduegi zen. Oposizioko talde sutsuenek mendekua nahi zuten, eta hala erakutsi zuten Evo Moralesen etxearen eta bere arreba baten etxearen aurkako eraso larriek. Poliziaren eta Armadaren buru nagusien babesik ez duela ikusita, Evo Moralesek Mexikon exiliatzea erabaki du.
Asanblea Nazionalak Jeanine Añez oposizioko kidea aukeratu du behin-behingo presidente izateko, baina arauak alde batera utzita: aginte zerrendan ez da hurrengoa, eta ez du quorumik. Krisia oso larria da.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa