10:58

albisteak

Iruzkina

Sei herrialde kutsatzaileenak

Felipe Etxebarria

Felipe Etxebarria

Herrialde gutxi batzuek sortzen dute klima-aldaketaren eragile diren gasen kopururik handiena. Beraien artean elkarte bat sortu dezakete, planetaren hondamendia saihesteko. Zergatik ez dute egiten?

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Herrialde gutxi batzuek sortzen dute klima-aldaketaren eragile diren gasen kopururik handiena. Beraien artean elkarte bat sortu dezakete, planetaren hondamendia saihesteko. Zergatik ez dute egiten?

Munduko ekonomiarik kutsatzaileenak Txina, Estatu Batuak, Europar Batasuna, Japonia eta Errusia dira. Munduko CO2 isurien bi herena sortzen dute. Beraien arteko hitzarmen bat isurpenak murrizteko lorpen historikoa izan liteke. Baina beraien arteko interesak hain kontrajarriak direnez, akordio bat oraingoz ezinezkoa dela. Seiren artean bilioi bat tona CO2 jaurtitzen dute airera; Txinak bakarrik, Estatu Batuek eta Europar Batasunak batera baino gehiago.

Hurrengo herrialde kutsatzaileenak ondorengo zazpi hauek dira: Hego Korea, Australia, Saudi Arabia, Kanada, Iran, Indonesia eta Brasil. Munduko isurpenen ehuneko 10  sortzen dute. Bi taldeak batera hartuta, 13 kutsatzaileenak munduko CO2 isurpenen hiru laurdenak sortzen dituzte. Denen artean aireratutako gasak murrizteko mundu mailako plan bat adostuko balute, gainerako herrialdeak bide berdina jarraitzera behartuko lituzkete.

Baina hori lortzeko aukerak oso urriak dira. Txinak esan duenez, 2030era arte ez da hasiko isurpenak murrizten; Estatu Batuetan, presidenteak ukatu egiten du klima-aldaketa datorrenik, eta ez du nahi inongo konpromisorik hartu. Eta Errusiak ez dauka interesik aldaeta klimatikoaren aurka ezer egiteko, bere ekonomia gasa eta petrolioaren salmentan oinarrituta dagoelako. Mundu mailan errekin hauen kontsumoa jaitsiko balitz, ekonomia errusiarraren zutaberik garrantzitsuena arriskuan jar liteke.

Isurpen-eskubidean oinarritutako sistema bat

Irtenbide bat zera izan liteke: mundu mailan isurpen-eskubidean oinarritutako sistema bat indarrean jartzea, 13 herrialde kutsatzaileen aldetik. Eskubideen salerosketa egiteko sistema bat, Europar Batasuneko alor batzuetan dagoeneko martxan dagoen moduan. Sistema sinplea izango liteke: kutsatu nahi duenak horretarako eskubidea ordaindu behar izatea. Beraz, arlo horretan aurreztu nahi duten enpresek teknologia berrietan inbertitu beharko lukete.

Horrekin batera kreditu-sistema bat mundu mailan jartzea, herrialde pobreenei teknologia garbiak erosten laguntzeko. Oraingoz, sistema hori ezartzea erraza ez dirudien arren, etorkizunean gauzak alda daitezke.          

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena