08:17

albisteak

Iruzkina

Klima gu baino azkarrago doa

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Mende amaieran munduan tenperatura ez dadila bi gradu baino gehiago berotu, hori da helburua. Arrazoi horregatik, Parisko Akordioarekin konprometitutako herrialdeek azeleragailua zapaldu behar dute.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nazio Batuen Klimaren Goi Bilerak azeleragailua zapaldu behar du. Arinago joan ezean ezingo dira bete Parisko 2015eko Akordioan jasotako helburuak. Mende amaieran munduan tenperatura ez dadila bi gradu baino gehiago berotu, hori da helburua, eta gradu eta erdin gelditzen bada, hobeto.

Hori lortzeko, akordioa sinatu zuten herrialdeek 2030erako Karbono dióxido isuriak % 45 murrizteko akordioa sinatu zuten. Ba oraingoz ez dago emaitzarik. Iaz, gas isuriak % 2,8 areagotu ziren, eta hala segituz gero 2030ean helburua lortzetik urrun egongo gara.

Karbono dioxido isuriak ez dira gutxituko ez % 45, ez 20 eta ez 5… % 10 gehiago izango dira. Horregatik Parisko Akordioarekin konprometitutako herrialdeek azeleragailua zapaldu behar dute. Baina ez dugu gure burua engainatu behar, hori oso zaila da.

Guk, denek, gure bizimodua goitik-behera aldatuko al dugu hamar urtetan bakarrik? Eta zer gertatu da Amerikako Estatu Batuekin? Munduko bigarren kutsatzaile handiena da eta ez du ahalegin honetan parte hartu nahi… Ea Nazio Batuen Erakundeak galdera hauetakoren bati erantzuten dion.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena