10:12

albisteak

Iruzkina

John Bercoweren agurra

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Parlamentu britaniarrak bost aste luzeko oporrak hasiko ditu gaur. 'Brexit'arekin zerikusia duen guztia, beraz, etenda egongo da Parlamentu britaniarrean urriaren hamalaura arte.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Parlamentu britaniarrak bost aste luzeko oporrak hasiko ditu gaur. Normalean hiru astekoa izaten da oporraldi hori, baina aurten bostekoa izango da, Boris Johnson lehen ministroak hala erabaki zuelako. 'Brexit'arekin zerikusia duen guztia, beraz, etenda egongo da Parlamentu britaniarrean urriaren hamalaura arte. Oporretara joan aurretik, parlamentu britaniarrak bi gauza debekatu dizkio Boris Johnsoni: Bruselarekin akordio batera iritsi ezean Europako Batasuna urriaren 31an uztea, eta egun hori baino lehen hauteskundeak deitzea. Johnsonek esan du, dagoeneko, bere esku dagoen guztia egingo duela bi debekuak gainditzeko.

Parlamentu britaniarraren azken saioan, beste ezusteko bat iritsi zen: John Bercow, Komunen Ganberako presidenteak, urriaren 31ren ostean kargua utziko duela iragarri zuen. Bercow Alderdi Kontserbadorearen parte da, baina egia esan, nahiko kontserbadore arraroa da. Bere alderdiak hartutakoen aurkako erabaki asko hartzeaz gain, bitxia izan zen 2010ean esan zuena, bere emaztea Alderdi Kontserbadorearen aurkari den Alderdi Laboristaren hautagai gisa aurkeztu zenean. Alderdikideen kritikei hala erantzun zien: "ni ez naiz nire emaztearen jabea".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena