albisteak
Analisia
Jesus Torquemada
- Erredakzioa -
Johnsonek nola edo hala urriaren 31ra iritsi nahi du, egun horretan Erresuma Batua automatikoki Europar Batasunetik kanpo geratuko baita.
Parlamentu britainiarrak lege bat bozkatu nahi du gaur, teorian Gobernua brexita bi hilabetez atzeratzea behartuko lukeena. Litekeena da legea aurrera ateratzea… 10 edo 15 diputatu kontserbadore badaude akordiorik gabeko brexita nahi ez dutenak. Ez daude brexit aren kontra, baina bai akordiorik gabeko brexit baten kontra Boris Johnson euren lehen ministroak defendatzen duen bezala.
Oposizioarekin bat egingo balute legea onartu egingo litzateke. Baina Johnsonek jada esan du ez duela lege hori errespetatuko eta diputatu errebeldeak alderditik kanporatuko dituela. Johnsonek nola edo hala urriaren 31ra iritsi nahi du, data horretan Erresuma Batua automatikoki Europar Batasunetik kanpo geratuko baita. Horretarako hainbat gauza egin ditzake. Adibidez, hauteskundeak aurreratzea urriaren erdialderako.
Modu horretan, hauteskunde horietatik ateratako gobernuak ez luke denborarik izango urriaren 31an Erresuma Batua Batasunetik ateratzea ekiditeko. Oposizioak aurrea hartu dezake eta Johnsonen kontrako zentsura mozioa deitu, baina sistema britainiarrean, zentsura mozio batek ez du behartzen lehen ministroa berehala kargua uztera, denbora gehiagoz geratu liteke karguan… Adibidez azaroaren 1era arte, eta ordurako brexita jada gauzatuta egongo litzateke.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa