albisteak
Iruzkina
Jesus Torquemada
Emmanuel Macron anfitrioiak Javad Zarif Atzerri Gaietarako ministro irandarrari egindako gonbitak, goi-bilera astindu du.
Zerbait esan liteke jada Biarritzen egiten ari den G7aren goi-bileraz: ez dela aspergarria izaten ari. Emanuel Macron anfitrioiak Javad Zarif Atzerri Gaietarako ministro irandarrari egindako gonbitak, goi-bilera astindu zuen. Macronen eta Zarifen arteko bilerak, Alemania eta Erresuma Batuko ordezkariak ere joan zirena, erakutsi nahi du europarrek ez dutela Iranekin erabat hautsi nahi, Trumpek inposatu duen bezala. Argi ikusi da Macronen ekimena ez zaiola batere gustatu Trumpi.
Aldiz, Trumpi asko gustatu zaio Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroarekin hasitako bilera. Trumpek berriro animatu zuen Johnson Europar Batasunarekin zakarki haustera, danbateko bat emanez joatera, orduan Estatu Batuak lehentasunezko bazkide izango lirateke… baina horrek agian ekar dezake Erresuma Batua Estatu Batuen "menpekoegi" izatea. Britainiar asko beldur dira Erresuma Batua Estatu Batuen kolonia moduko bat bilakatuko ote den.
Bide batez aipatu Amazoniako suteek ere presentzia nabarmena izan dutela goi bileran. Macronen ekimenez guztiak suteei aurre egiteko bitarteko material eta finantzarioak ematearen alde agertu dira. Bolsonaro brasildarrak, ordea, beste modu batera ikusten du: oihana berea dela dio eta beraz berak nahi duena egiten duela.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa