09:59

albisteak

Iruzkina

Garrantzitsuen bilera

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

- Erredakzioa -

G7 edo Zazpien Taldea osatzen duten 7 herrialdeek munduko garrantzitsuenak direla uste dute. 2008an G20aren sorrera bultzatu zuten, bertan zeuden baita ere Errusia, Txina, Brasil eta India.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

G7 edo Zazpien Taldea osatzen duten 7 herrialdeek munduko garrantzitsuenak direla uste dute. Talde horren sorrera 1973an Amerikako Estatu Batuetako, Erresuma Batuko, Alemaniako, Japoniako eta Frantziako finantza ministroek egindako bilera bat izan zen, urte harteko petrolio krisiari irtenbide bat bilatzeko elkartu ziren.

Handik bi urtera Italia batu zitzaien eta bi urte beranduago Kanadari luzatu zioten gonbitea. 2008an zazpi herrialde horiek G20aren sorrera bultzatu zuten, bertan zeuden baita ere Errusia, Txina, Brasil eta India.

G20ak hobeto irudikatzen du egungo munduaren errealitate politiko eta ekonomikoa, baina G7koek nahiago dute urtean behin beraiek bakarrik elkartzea, horrek oso garrantzitsuak direla sentiarazten baitie. G7ak jada 44 goi-bilera egin ditu; Biarritzen egingo dena 45. bilera izango da. Goi-bilera hauek sekulako eragozpenak sortzen dituzten egiten diren lekuetan.

Batzuetan hiri garrantzitsuetan egin ohi dira, Frantzian esaterako Lyonen egin zuten; baina askotan anfitrioiak herri txikiak eta turistikoak proposatzen ditu; Frantzian esaterako Deauvillen egin zuten bat, Normandiako herri txiki batean. Duela bi urte bestalde, Italian egin zena Taorminan egin zuten, mendi gain batean dagoen herrixka batean, erabat isolatuta eta turistez hustuta geratu zen herria.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena