albisteak
Iruzkina
Jesus Torquemada
Ligako buruzagi eta Italiako Barne ministroari interesatzen zaio hauteskundeak lehenbailehen egitea, baina horrek ez du esan nahi modu automatikoan lortuko duenik.
Matteo Salvini Ligako buruzagi, Italiako lehen ministrorde eta Barne ministroa denak Bost Izarren Mugimenduarekin duen koalizioa hautsi nahi du hauteskundeetara joateko. Inkestek diotenez, koalizio horrek Ligari bakarrik egin dio mesede, babesa bikoiztuko luke (botoen % 36). Aldiz, Bost Izarren Mugimenduak botoen erdiak galduko lituzke eta % 17n geratuko litzateke soilik. 2018ko martxoko hauteskundeetan izan zen emaitzaren alderantziz, hain justu.
Beraz, Salviniri interesatzen zaio hauteskundeak lehenbailehen egitea. Baina horrek ez du esan nahi modu automatikoan lortuko duenik hori. Hasteko, gezurra dirudien arren, Salvini ez da lehen ministroa. Lehen ministroa Giusseppe Conte da eta, hain justu, Liga eta Bost Izarren artean epaile lanak egiteko aukeratu zuten. Bera da Gobernuaren konfiantza mozioa deitu beharko lukeena. Mozio horretan, Bost Izarren Mugimenduak oraingo gobernuaren aldeko botoa emango luke, ez baitu koalizioa hautsi nahi. Eta oraingo Parlamentuan, gogoratu, Bost Izarren Mugimenduak Ligak baino diputatu gehiago ditu.
Gobernua erortzen bada, beste gobernu bat izendatu edota hauteskundeak deitzeko eskumena Italiako presidenteari, Sergio Mattarellari, dagokio, gainera. Eta Mattarella ez da hauteskundeak deitzearen aldeko. Beraz, ez dago seguru Salvinik berea lortuko duenik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa