albisteak
Iruzkina
Jesus Torquemada
Jada ez da zalantza bakar bat ere egon behar Venezuelan giza eskubideak urratzen ari direla esateko. Azken 18 hilabeteetan, 6.800 pertsonatik gora hil dira “autoritateari aurre egiteagatik”.
Jada ez da zalantza bakar bat ere egon behar Venezuelan giza eskubideak urratzen ari direla esateko. Michelle Bachelet, Txileko presidente ohi sozialista eta Giza eskubideetarako Nazio Batuen Erakundeko goi ordezkariaren txostena oso argia da honen inguruan.
Bere bulegoak egin duen txostena biktimei eta zuzeneko lekukoei egindako 558 elkarrizketetan oinarritzen da. Bachelet duela 2 aste Venezuelan izan zen eta Maduro presidentearekin elkartu zen. Txostenak hainbat tortura kasu, bidegabeko atxiloketa eta epaiketarik gabeko ejekuzio dokumentatu ditu. Soilik azken 18 hilabeteetan, 6.800 pertsonatik gora hil dira “autoritateari aurre egiteagatik”.
Txostenak FAES-i egozten dizkio heriotza horiek, Madurok duela 2 urte sortutako Polizia Bolibartarraren Indar Bereziei. Bidebatez “kolektibo txabistak” deiturikoen jokabide errepresiboa azpimarratzen du, hauek kalean txabisten kontrakoak jazartzen aritzen dira. Txostenak ematen dituen datuak ikaragarriak dira, Maduroren gobernua duela 40 urteko Hegoamerikako diktadura militar batzuen ia parean jartzen du.
Espero zen bezala Gobernuak txostena inpugnatu du eta 70 zuzenketa aurkeztu dizkio. Baina ez da gauza berria: aurrez, bai Amnistia Internazional baita Human Rights Watch erakundea ere Bachelet-en txostenaren ondorio berberetara iritsi ziren.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa