10:59

albisteak

Iruzkina

Agur, Theresa

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Zaila da Teheresa May epaitzea. Askok uste du 'brexit'a aurrera eramaten saiatu zela, modu zintzoan. Beste batzuen arabera, egin duen guztia deskalabrua izan da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Normandiako hondartzetan atzo egindako zeremonia Theresa Mayren azken ekitaldi ofiziala izan zen. Gaur emango du dimisioa Erresuma Batuko lehen ministroak, nahiz eta aste batzuez, behin-behinean, bere karguari eutsiko dion, Alderdi Kontserbadoreak ordezkoa aukeratu arte.

Zaila da Teheresa May epaitzea. Askok uste du brexita aurrera eramaten saiatu zela, modu zintzoan, 2016an britainiarrek esan zutena betez. Beste batzuen arabera ordea, egin duen guztia deskalabrua izan da, eta lehen ministro izaten jarraitu nahi izan du kosta ahala kosta.

Zalantzarik gabe, akats handi bat egin zuen: 2017an hauteskundeak aurreratzea, pentsatuz Alderdi Kontserbadoreak zabaldu egingo zuela lehendik zuen gehiengo osoa, eta emaitza kontrakoa izan zen: kontserbadoreek gehiengoa galdu zuten, eta handik aurrera ezinezko bihurtu zen brexita aurrera eramatea.

May Ipar Irlandaren gatibu geratu zen, gehiengoa lortzeko haien babesa behar baitzuen, eta Alderdi Kontserbadoreko sektore euroeszeptikoaren gatibu ere bazen, etengabe Mayren proposamen guztiak boikotatu zituelako.

May Europar Batasunarekin negoziatutako akordio bat aurrera eramaten saiatzen ari zen bitartean, haren diputatuen herena presionatzen ari zen akordio gabe irteteko, danbatekoa emanda. Eta horixe izango da, hain zuzen, Mayren ordezkoak egin nahiko duena, hots, ateari danbatekoa ematea.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena