08:25

albisteak

Iruzkina

Trump ez da errudun, baina ez da errugabe ere

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Fiskal bereziak amaitu du 2016ko hauteskunde kanpainan Errusian eta Trumpek ustez izan zuten esku hartzearen inguruko ikerketa. Esan duenez, ez du frogarik baina Trump ez da errugabea.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Robert Mueller fiskal bereziak amaitu du bere lana. Bere zeregina zen Errusiak 2016ko hauteskunde kanpainan izan zuen esku hartzea ikertzea eta argitzea, Trump presidentearen ingurutik ikerketa oztopatzen saiatu ote diren. Atzo, agur esateko egin zuen prentsaurrekoan, Muellerrek adierazi zuen Trump ez zela erruduna, baina ez zuen esan errugabea zenik. Fiskalaren arabera, Errusiaren esku hartzea egon zen hauteskunde kanpainan, baina ezin du frogatu esku hartze horrek Trumpen oniritzia izan zuenik.

Gauza bera gertatzen da justiziari egindako trabarekin: ezin du frogatu Trumpek delitu hori egin zuenik, baina ez dio hitzez hitz errugabea denik. Gainera, gehitu zuen, AEBko Konstituzio sistemaren arabera, botere judizialak ezin duela jardunean den presidente bat auzipetu; baina Kongresuak egin dezake "impeachment" deitzen den prozeduraren bidez. Eta hori da, funtsean, Mueller fiskalak atzo Kongresuari gomendatu ziona: Hala nahi badu, badagoela nahikoa oinarri "impeachment"ari ekiteko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena