albisteak
Iruzkina
Felipe Etxebarria
Angela Merkel eta Emanuel Macron ez datoz bat Europako Batzordeko presidentea aukeratzerakoan. Jean Claude Juncker orain arteko presidentearen kargua beteko luke.
Angela Merkel eta Emanuel Macron ez datoz bat Europako Batzordeko presidentea aukeratzerakoan. Jean Claude Juncker orain arteko presidentearen kargua beteko luke.
Europako Parlamentuan PPEko Talde Popularrak 180 eserleku izango ditu, 41 galdu ondoren. Manfred Weber talde honetako hautagaia ahulduta geratu da, nahiz eta Merkelen babesa eduki, bere alderdikoa baita. Baina ez da Macron presidentearen gustukoa, hauteskundeen aurretik esan zuen bezala. PSEko talde sozialistaren babesa ez da nahikoa, gainera. Galera handia izan dute eta 145 eserleku baino ez dituzte izango. Bien artean ez dira gehiengo nagusia izateko behar diren 376 eserlekura iristen.
Horretarako indar erabakigarria izango du ALDEk. Talde Liberal eta Demokrata honek 109 eserleku izango ditu, igoera handia izan eta gero. Talde liberal-demokrata horretan dago EAJ. Berdeek 69 eserlekurekin ere igoera nabarmena izan dute.
Indar erlazio honek nabarmen alda dezake Europako Parlamentuaren zeregina. Izan ere, Berdeek eta Liberal-demokratek hemendik aurrera erabaki nagusien giltza izango dute. Eta lehenengoetariko erabakia Europako Batzordeko presidentea onartzea izango da. Estatu eta gobernuburuek erabaki eta gero hain zuzen ere.
Baina erabaki hori, dirudienez, ez da erraza izango Merkelek eta Macronek ikuspuntu ezberdinak dituztelako. Astearte honetan Bruselan egingo den goi-bilera bereziak zerbait argitu beharko luke, nahiz eta izendapenak uztailean parlamentu berria eratu arte ez diren izango.
Hala ere Europa zale indar hauek eskuin muturrari eta eurofoboei aurre egitea lortu dute, nahiz eta hauek igoera nabarmena izan duten. Frantzian, Italian, Polonian, Hungarian eta Erresuma Batuan lehen indarra izatea lortu dute. Ezingo dute, ordea, Parlamentuaren funtzionamendua blokeatu, beren helburua zen bezala.
Beraz, Europaren aldeko indarrak elkarrekin lan egitera behartuta egongo dira, eskuin muturrari aurre egiteko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa