albisteak
Analisia
Jesus Torquemada
Erresuma Batuan, Europar hauteskundeak ia brexitari buruzko beste erreferendum bat izango dira. Aurkezten den alderdietako bat, eta irabazteko aukera gehien dituena, Brexit-aren Alderdia izenekoa da.
Erresuma Batuan, Europar hauteskundeak ia brexitari buruzko beste erreferendum bat izango dira. Aurkezten den alderdietako bat, eta inkesten arabera irabazteko aukera gehien duena, Brexit-aren Alderdia izenekoa da.
Nigel Faragen azken asmakizuna da, duela bost urte jada Europar hauteskundeak irabazi zituen UKIP-en buru gisa, Erresuma Batuaren Independentziarako Alderdiarekin alegia. Farage izan zen erreferendumean irteeraren aldeko sutsuenetako bat. Gero, bere alderditik urrundu egin zen eta orain Brexit-aren Alderdiarekin agertu da berriz. Alderdi honek brexitaren alde egin zuten britainiarren boto ugari lotuko ditu.
Beste aldean, brexitaren aurkako boto emaileak hiru aukera ditu: Liberalak, berdeak eta Change UK talde berria. Eta bien bitartean, gainontzeko europarrak aho bete hortz jarraitzen ari dira gertatzen ari dena. Ez dakigu Erresuma Batutik aukeratzen dituzten europarlamentariak euren eserlekuetan eseriko ote diren ere, gobernuak jarraitzen baitu esaten ahal bezain pronto joango direla. Baina ondorioak beste guztiek sufrituko dituzte. Espainiari eta Frantziari esaterako, bosna eserleku gehiago zegozkien eta orain zeuzkatenekin geratu beharko dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa