albisteak
JESUS TORQUEMADA
Orain arte, Juan Guaidok baztertu egiten zuen Estatu Batuetako esku-hartze militar baten aukera Nicolas Maduro botatzeko. Orain, jada, ez dio ezezkorik.
Washington Posti eskainitako elkarrizketan, Guaidok adierazi du Asanblea Nazionaleko presidente gisa aztertu eta agian onartu ere egingo lukeela esku-hartze hori. Ez da argia izan, ez du esan militar estatubatuarren parte-hartzea nahi duenik, baina ez du erabat baztertu.
Badirudi, Guaidok duela hiru hilabete Venezuelako presidente auto izendatu zenean, prentsatzen zuela Madurok dimititu egingo zuela azkenean, kaleko manifestazioen eta armadako desertzioen presioari eutsi ezinda.
Guaidok berak onartu du, ordea, Armadako jeneralek Maduro baztertzeko aukera handiagoa zela uste zuela. Egia da, ehunka, beharbada milaka, soldadu oposiziora igaro direla, baina Armadako buru nagusiak Maduroren ondoan daude.
Guaidok ondo pentsatu beharko luke Estatu Batuen esku-hartze militar baten aukera. Bera babesten duen 50 estatuko koalizioa haustea ekarri bailezake. Estatu horietako askok, europarrek bereziki, ez dute esku-hartze hori babestuko. Eta gainera, sekulako kaos diplomatikoa eragingo luke latinoamerikan, hainbat herrialde, Mexiko bereziki, oso ataka zailean jarriko lituzkeelako.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa