08:44

albisteak

Iruzkina

Venezuela, gerra hotzaren gune

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

AEBk eta Errusiak euren interesak defendatzen dituzte Venezuelan, eta gatazka horrek are zailagoa egiten dute Venezuelako krisiari konponbidea aurkitzea.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Venezuela bihurtu da Ameriketako Estatu Batuen (AEB) eta Errusiaren arteko gerra hotzaren foku berria. Biek garbi utzi dute zein diren bataren eta bestearen interesak. AEBk adierazi dute Maduro joan egin behar dela, eta ez dute baztertzen militarren esku hartzea beharrezkoa bada. Errusiak, berriz, dio Madurok gelditu egin behar duela, eta ez dela begira geldituko AEBk esku-hartzea egiten badute.

Trumpek Venezuelako chavismoarekin amaitu nahi du, Kubako castrismoarekin amaitzeko lehen pauso gisa. Putinek, bere aldetik, Maduro babesten du arrazoi ekonomikoak eta politikoak tarteko. Lehenengoei dagokienez, Venezuelak diru asko zor dio Errusiari, eta Putinek uste du Maduro eroriz gero, ondorengoek ez dutela ordainduko. Arrazoi politikoei dagokienez, errusiarrek Venezuelan duten influentziak AEBri munduko potentzia gisa aurre egiteko boterea ematen die.

Trumpek eta Putinek gauzak mahaigaineratu dituzten bezala, bietako batek bakarrik irabaz dezake. Madurok galduz gero, Errusiak duen indarra nazioartean gutxituko da. Maduro geldituz gero, ordea, Trumpen porrota nabarmena izango da, AEBk Amerika osoa kontrolatu ezin dutela begi-bistan geldituko delako, "gure hemisferio" gisa deitzen diotenean. Washington eta Moskuren gatazka horrek are zailagoa egiten dute Venezuelako krisiari konponbidea aurkitzea.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena