albisteak
Iruzkina
Jesus Torquemada
- Erredakzioa -
Joe Bidenek baieztatu du, azkenean, AEBetako presidentegai izango dela hurrengo urtean. Espero izatekoa zen, baina kosta zaio iragartzen.
Joe Bidenek baieztatu du, azkenean, AEBetako presidentegai izango dela hurrengo urtean. Espero izatekoa zen, baina kosta zaio iragartzen.
Biden Obamaren presidente orde izan zen zortzi urtetan. Beraz, bere burua Obamak egindako lanaren jarraipen gisa aurkeztu du. Ez du, ordea, erraz izango Alderdi Demokrataren primarioetan irabaztea. Alderdiaren aparatua bere alde jarriko da, baina ez dago argi zer egingo duten militanteek.
Alderdi Demokrataren boto emaileek ezkerrera egin dute. Jende berria, gaztea nahi dute, gutxiengoa diren arrazetako kidea eta sexu aniztasuna ordezkatuko duena. Hautagaiaren esperientziak ez die hainbeste axola; kaltegarri ere izan litekeela dirudi. Demokraten boto emaileek Biden gizon zahar, zuri eta betiko kasta politikoko partaide gisa ikusten dute. Pentsa, uste horrek Bernie Sandersi ere eragiten dio, Bidenen adin bereko beste hautagai bat da; gazteei gustatzen zaie Sandersen ezkerreko joera, baina gizon zahar zuri gisa ikusten dute bera ere.
Bidenekin, jada hogei dira hautagaitza eskuratzeko lehian sartu diren politikari demokratak. Inoiz ez dira hainbeste izan. Orain boto emaile demokratek erabaki behar dute hogei horietatik nork izan dezakeen aukera gehien Trump garaitzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa