albisteak
Iruzkina
Jesus Torquemada
Nicolas Sturgeon Eskoziako lehen ministroak independentziari buruzko bigarren erreferendum bat deitu nahi du 2021a baino lehen. Baiezkoak irabaztekotan, eskoziarrek Batasunean jarraituko lukete.
Eskoziarren % 62k Europar Batasunean segitzearen alde egin zuen duela hiru urteko brexitaren erreferendumean. Gauza bera egin zuen Ipar Irlandarren % 56k. Europar Batasunetik irtetea nagusitu zen ingelesen botoagatik: brexitaren alde agertu zen % 54. Eta kontuan izan Ingalaterrako biztanleria askoz handiagoa dela Eskozia, Gales, eta Ipar Irlandakoa batera baino, horregatik irabazi zuen brexitak.
Bi urte lehenago, 2014an, Eskoziak independentzia erreferenduma egin zuen. Eta independentziak galdu egin zuen: Botoen % 44 baino gehixeago eskuratu zuen, % 56k, ordea, Erresuma Batuan jarraitzea aukeratu zuten. Erresuma Batuan jarraitzearen aldeko botoa eman zutenek gehien errepikatu zuten argudioetako bat izan zen beldur ziotela Eskozia independentea Europar Batasunetik kanpo geratzeari. Eta orain zer eta eskoziarrak Europar Batasunetik kanpo geratuko dira brexita gauzatzen denean; eta kanpo geratuko dira ingelesek horrela erabaki dutelako, eskoziarrek Batasunean jarraitzeko jarrera argia adierazi duten arren.
Horregatik ia eragotzi ezina zen Eskozian beste erreferendum baten aukera mahai gainean jartzea; oraingoan, erreferenduma egitekotan, independentzia izango litzateke, paradoxikoki, eskoziarrei Europar Batasunean jarraitzea ahalbidetuko liekeena.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa