08:31

albisteak

Iruzkina

Ozta-ozta, baina Netanyahu

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Baliteke azken kontaketan Gantzen Urdin eta Zuria alderdiak Likudek baino boto gehiago izatea, baina buruzagi zentristak aukera gutxi du gobernua osatzeko.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ziurrenik Benjamin Netanyahuk jarraituko du Israelgo lehen ministro izaten. Atzoko hauteskundeen emaitzak ez dira behin betikoak oraindik, baina argi dago Netanyahu babesten zuten alderdi eskuindarrek parlamentuan gehiengoari eutsiko diotela. Orain arte jakin diren emaitzekin, berdinduta daude Benjamin Netanyahuren Likud eskuindarra, eta Benny Gantz jeneral ohiaren Urdin eta Zuri zentroko alderdia. Gerta liteke azken kontaketan Urdin eta Zuria alderdiak Likudek baino boto gehiago izatea.

Hori bai, Gantzek aukera gutxi du gobernua osatzeko. Zentroko eta ezkerreko alderdi guztiak gehituta ere ez dira Israelgo Parlamentuan gehiengo osoa ematen duen 61 eserlekuetara iristen. Netanyahuk, aldiz, erraz gaindituko du langa hori alderdi erlijioso eta ultraeskuindarrekin bat eginda. Beraz, nahikoa du orain arteko koalizioari eustea gobernatzen jarraitzeko. Reuven Rivlin Israelgo presidenteak gobernua osatzeko aukera zeini eman erabakitzeko alderdiekin erronda egiten duenean, eserleku gehiago egongo dira Netanyahuren alde, Gantzen alde baino.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena