albisteak
Iruzkina
Jesus Torquemada
Mayk egin duen proposamenak bi gauza erakusten ditu. Batetik, danbatekoa emanda irtetea eragotzi nahi duela, eta bestetik, prest dirudiela 'brexit' bigun bat onartzeko,
Theresa Mayk onartu du, azkenean, ez dakiela labirintotik nola irten eta babesa eskatu dio oposizio buruari, Jeremy Corbyn laboristari. "Batasun nazionala" aldarrikatuz, Corbyni proposatu dio negozia dezatela gehiengo parlamentarioa lor dezakeen proposamen bat. Proposamen hori eskuetan, May Bruselara joango litzateke brexit-aren beste luzapen bat negoziatzera.
Apirilaren 12a da irteerako data berria, eta Mayk maiatzaren 22ra arte luzatu nahi du, justu-justu europar hauteskundeen aurretik. Ikusi beharko da orain May eta Corbyn gai ote diren zerbait adosteko, baina lehen ministroaren iragarpenak bi gauza erakusten ditu. Batetik, Mayk danbatekoa emanda irtetea eragotzi nahi duela. Britainia Handiko parlamentua argia izan da alor honetan: bozkatu dituzten proposamenen artean, gehiengo nahikoa izan zuen bozketa bakarra ateari danbatekoa emanda irtetea eragotzi beharra azpimarratzen zuena zen.
Bestetik, Mayk prest dirudi brexit bigun bat onartzeko, hau da, Europar Batasunetik irteteko baina aduana batasunean jarraituz. Hori da Alderdi Laboristaren jarrera, eta era berean, baita Wenstminsterren onartzetik gertuen izan zen proposamena ere. Eta zer egin behar dute gainerako europarrek? Donald Tusk Europako Kontseiluko presidenteak esan du: Pazientzia handia eduki behar dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa