albisteak
Analisia
Jesus Torquemada
Irabaztetik gertuen izan zen proposamena 'brexit' "bigun" batena izan zen: Erresuma Batua Europar Batasunetik irtengo litzateke, baina aduanen sistema aldatu gabe.
Brexitaren inguruko lau proposamenen inguruan Britainia Handiko parlamentuan atzo egindako bozketak zera erakusten du: Batetik, ez dagoela ezertarako gehiengo nahikorik. Lau proposamenak atzera bota zituzten. Bestetik, alderik txikienagatik galdu zuena, hiru botogatik soilik, Erresuma Batua Europako aduana batasunean geratzea eskatu zuena izan zen.
Beste era batera esanda, irabaztetik gertuen izan zen proposamena brexit “bigun” batena izan zen: Erresuma Batua Europar Batasunetik irtengo litzateke, baina aduanen sistema aldatu gabe. Eta proposamen horrek soilik eman diezaioke irtenbide baliogarri bat Irlandako mugaren auziari. Gehiengotik gertu izan zen beste proposamena (12 botogatik galdu zuen) erreferendum bat egitearen aldekoa izan zen, erreferendum bat britainiarrek bozkatu dezaten parlamentutik irtengo den edozein akordio.
Hau da, ez litzateke berriz erreferendum bat egingo Europar Batasunean jarraitu edo ez erabakitzeko, hori jada erabaki zuten duela hiru urteko galdeketan, irteera akordioa onartu edo ez erabakiko lukete herritarrek.
Orain falta den bakarra zera da: Theresa Mayk berriz bere plana aurkeztea, dagoeneko hiru aldiz atzera bota duten plan bera.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa