08:33

albisteak

Iruzkina

'Brexit': Atea ez dute oraingoz kolpez itxi

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Akordiorik gabeko irteera baten arriskuak, alegia, atean danbatekoa emanda alde egitearenak, hor jarraitzen du. Orain martxoaren 29tik apirilaren 12ra atzeratu dute balizko danbateko horren eguna.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europako buruzagiek adostu dute bart egutegi bat Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzeko, baina egia esan, oraindik ez dakigu ez noiz eta ez nolakoa izango den irteera hori. Ziurtzat jo dezakegun gauza bakarra zera da: Irteera ez dela gauzatuko martxoaren 29an. Data ofiziala hori zen orain arte, luzapen batekin ados daudelako alde guztiak. Eta guztientzat onena litzateke Parlamentu britainiarrak datorren astean bertan onartzea irteera akordioa. Modu horretara, luzapena soilik maiatzaren 22ra artekoa izango litzateke, nahiko denbora irteera ondo antolatzeko, eta horrela Batasuneko beste 27 bazkideek lasai egin ahalko dituzte Europako hauteskundeak, maiatzaren 23 eta 26 artean egingo baitira.

Baina, Westminsterrek akordioa baztertzen badu, eta hori gerta litekeela dirudi, orduan, Batasunak Londresi apirilaren 12ra arteko epea eman dio zer egin nahi duen argitu dezan: Akordiorik gabeko irteera bat, brexit-a bertan behera utzi, hauteskunde britainiarrak aurreratu, beste erreferendum bat egin, luzapen zabalago bat eskatu eta Europako hauteskundeetan parte hartu…. Aukera gehiegi mahai gainean zer gertatuko den jakiteko. Akordiorik gabeko irteera baten arriskuak, alegia, atean danbatekoa emanda alde egitearenak, hor jarraitzen du. Atzoko goi bileraren ostean gertatu den aldaketa da martxoaren 29tik apirilaren 12ra atzeratu dela balizko danbateko horren eguna.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena