albisteak
Iruzkina
Jesus Torquemada
Dibortzio atzeratzen bada, M26ko hauteskundeetan parte hartu beharko du Erresuma Batuak. Hori erabat absurdoa da, besteak beste, Europako Parlamentuan eserleku banaketa berria egin dutelako jada.
Brexit-a ekainaren 30era luzatzeko aukerak egoera erabat absurdoa eragin dezake: Erresuma Batuko herritarrek maiatzaren 26an Europar Parlamenturako hauteskundeetan parte hartu beharko lukete. Luzapena onartzen bada, egun horretan Erresuma Batua oraindik legez Europar Batasuneko kide izango da, beraz, horrek behartuko lituzke britainiarrak Europako Parlamentuan dagozkien 73 eserlekuak bozkatzera.
Eta hori erabat absurdoa litzateke bi arrazoirengatik: Batetik, pentsatzekoa da britainiarren % 52k, hau da, brexit-aren alde bozkatu zutenek, ez dutela hauteskunde horietan parte hartzeko inolako asmorik. Bestetik, egina dago jada Europako Parlamentuan eserleku banaketa berria Erresuma Batuko diputatuak kontuan izan gabe. Esaterako, Espainiak eta Frantziak bosna eurodiputatu irabaziko dituzte. Beraz, hauteskundeak egiteko bi hilabete geratzen direnean, ez dakigu Espainiari 59 eserleku dagozkion, banaketa berriaren arabera, edo 54, orain artean bezala.
Europako buruzagiek ondo pentsatu behar dute zer egin Theresa Mayk eskatu duen luzapen epearen aurrean. Ekainaren 30era atzeratzeko bada, hauteskunde europarrak zailduko lituzke. Erabaki dezakete maiatzaren 25era arteko luzapena onartzea, hau da, hauteskunde bezpera arte. Edo erabat baztertu dezakete luzapen eskaria, baina orduan Erresuma Batua modu automatikoan aterako litzateke Batasunetik martxoaren 29an. Hau da, brexit gogorra eta basatia 8 egun barru.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa