09:12

albisteak

Analisia

Berdinketa Venezuelan

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

- Erredakzioa -

Venezuela ha entrado en un callejón sin salida. Guaidó no tiene fuerza suficiente para echar a Maduro; y Maduro no puede controlar del todo la situación, salvo que recurra a una represión exagerada.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Venezuela kale itsuan sartu da. Guaidok ez du Maduro botatzeko adina indar; bere aldetik, Madurok ezin du egoera erabat kontrolatu, baldin eta ez badu neurriz kanpoko errepresiora jotzen.

Guaido presidente izendatu zenean duela hilabete t'¿erdi, itxura zuen oposizioak benetan estu hartuko zuela Maduro. Baina, partidak berdinketan jarraitzen du. Egia da Guaidok nazioarteko babes zabala lortu duela, baina Madurok ere baditu babes garrantzitsuak, bereziki Errusia eta Txinarenak.

Guaidok propaganda kolpe bat eman zuen Venezuelan elikagaiak eta medikamentuak sartzeko saiakerarekin, baina egia zera da: Madurok esan zuela ez zirela sartuko eta ez ziren sartu. Guaidok lortu du 700 militar bere aldera igarotzea, baina armadaren oinarri nagusia Madurori leial zaio. Orain, Guaidok dei egin die funtzionarioei, poliziei barne, Madurori desobedientzia egin diezaioten, eta funtzionarioen huelga bat deitzea ere pentsatzen ari da.

Elkar higatzeko gerra bat da. Gaudiok espero du Maduro ahulduko duela bere ekimenekin, eta Madurok uste du Guaidoren globoa azkenean hustu egingo dela.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena