albisteak
Iruzkina
Jesus Torquemada
Orain arte, buruzagi laboristak ez zuen bigarren erreferendumaren aukera aditu ere egin nahi. Baina konturatu da May ez doala eta ez dutela bota; horregatik amore eman du azkenean.
Bederatzi diputatu laboristen ihesak konbentzitu du azkenean Jeremy Corbyn bide okerretik zihoala. Diputatu laborista gehienak Erresuma Batuak Europar Batasunean jarraitzearen aldekoak dira. Eta, ez bada Batasuna uztea beste aukerarik, izan dadila gertuko harremana ahalbidetuko duen akordio baten bidez. Beraz, ez dute inondik inora onartzen akordiorik gabeko irteera bat, ezta Mayk proposatzen duen akordioa oinarri lukeen irteera bat ere. Diputatu horiek bigarren erreferendum baten aukera babesten dute. Kasu horretan britainiarrek ez lukete erabaki beharko Europa bai edo ez, hori duela hiru urte egin zuten. Galdera litzateke Britainia Handiko herritarrek Mayren planarekin irten nahi duten Europatik, ala nahiago duten geratzea.
Orain arte Corbynek ez zuen bigarren erreferendumaren aukera aditu ere egin nahi. Bere estrategiaren oinarria zera zen: Hauteskunde aurrerapena behartzea, sinetsiz oraingoan bai, May garaituko zuela eta bera bihurtuko zela lehen ministro. Baina ikusi du May ez doala eta ez dutela botako, eta martxoaren 29ko data modu arriskutsuan hurbiltzen ari dela. Gainera, diputatu laborista gehiago daude prest alderdia uzteko Corbynek jarrera europazaleago bat hartzen ez badu. Horregatik guztiagatik amore eman du, eta orain bai, erreferenduma onartu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa