albisteak
Iruzkina
Jesus Torquemada
Frantziako Gobernuak dio Italia eraso egiten ari zaiola eta barne arazoetan ari direla sartzen Salvini.
Italia eta Frantzia gerra diplomatiko sakonean ari dira sartzen. Italiako enbaxadorea deitu du Frantziak, eta hizkuntza diplomatikoan oso neurri larria da hori, Europako Batasunean aurrekaririk ez duena.
Frantziako Gobernuak dio Italia eraso egiten ari zaiola eta barne arazoetan ari direla sartzen Salvini, Legako burua eta Di Maio, bost izarren mugimenduko liderra. Biek babestu dute 'txaleko horien' mugimendua eta hori Macronen kontra jartzea da. Salvini urrunago joan da: esan du frantziarrek bota egin behar dutela Macron agintetik, oso presidente txarra delako. Di Maio txaleko horien ordezkariekin elkartu zen asteartean Paristik gertu eta, horrekin, gainezka egin du Frantziako Gobernuaren pazientziak.
Maiatzean Europan egingo diren hauteskundeen testuinguruan ulertu behar da norgehiagoka hori. Berriz ere, bi Europari buruzko bi kontzepturen arteko borroka izango da ikusiko duguna: eskuin-mutur nazionalpopulistak babesten duena (herrialdeen mugak berrezarri nahi dituena) batetik; eta bestetik, europazaleena, mugak bere horretan utzi nahi dituenarena.
Bai Salvinik eta bai Di Maiok Europaren kontrako buruzagi bihurtu nahi dute, eta europazaleen burutzat hartzen dutelako jarri dute Macron jo-puntuan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa