09:37

albisteak

Iruzkina

Montevideo, Venezuelako hiriburu

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Madurori ondo datorkio harremanetarako taldearen ekimena, denbora irabazteko aukera ematen diolako; Guaidok, aldiz, mesfidantzaz begiratzen dio ekimen horri.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bada adostasun une bat gaur Montevideon, Venezuelarako harreman taldea martxan jartzeko elkartuko diren sei estatu europarren eta bost amerikarren artean.

Hamaika estatu horiek bat egiten dute Venezuelan esku hartze militarra baztertzeko, Trumpi ohartarazpen argia eginez, ulertarazi baitu interbentzio militarra egiteko asmoa duela.

Sei herrialde europarrek (Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Espainia, Holanda eta Suediak) Juan Guaido aitortu dute Venezuelako presidente arduradun. Bost amerikarren artean, bakarra da Maduroren aldekoa (Bolivia), bik Guaido babestu dute (Ekuador eta Costa Rica) eta beste bik (Uruguai eta Mexiko) ez dute Guaido presidente aitortu, baina uste dute Venezuelako hauteskunde presidentzialak aurreratu beharko liratekeela.

Harremanetarako taldeak ez du bitartekari lana egin nahi, baina gobernuarekin eta oposizioarekin elkarrizketak izaten saiatuko da hauteskunde libre eta bidezkoak sustatzeko; oposizioaren arabera, iazko maiatzekoak, Madurok irabazi zituenak, ez ziren hala izan.

Madurori ondo datorkio harremanetarako taldearen ekimena, denbora irabazteko aukera ematen diolako; Guaidok, aldiz, mesfidantzaz begiratzen dio ekimen horri. Horregatik, harremanetarako taldeak iraungitze data du jada: hiru hilabetean ez badu ezer lortzen, desagertu egingo da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena