albisteak
Iruzkina
Jesus Torquemada
Venezuelako presidenteak ez du ematen inguratuta dagoenaren itxurarik. Uneren batean kontrola galtzeko puntuan badago, azken karga bat du: milizia bolibartarrak ateraraztea, kaleak kontrolatzera.
Jordi Evolek egin zion elkarrizketan, Nicolas Madurok ez zuen eman inguratuta dagoenaren itxurarik. Ez zirudien kargua galtzear dagoen norbait. Are gehiago, desafiatzaile azaldu zen, ohartaraziz oker daudela bere aurka jarri diren nazioarteko agintariak eta jarrera horrek eurak gehiago kaltetuko dituela, Maduro bera baino. Venezuelako presidenteak badaki zein den bere jatorrizko bekatua: Oposizioak 2015ean gehiengoa lortu zuenean Asanblea Nazionala baliogabetu izana. Hori azaltzeko ahaleginak eta bi egin arren, bekatu hori zaila da barkatzen. Baina, era berean, ondo daki Madurok zein diren bere indarguneak. Oposizioa kalera behin eta berriz atera arren, berak ez du dimitituko. Militar batzuk, modu indibidualean, bere aurka jarri arren, ez du dimitituko.
Uneren batean kontrola galtzeko puntuan badago, azken karta bat gordea du: Milizia bolibartarrak eta talde chavistak ateraraztea, kalea indarrez kontrolatzera. Maduro botatzeko Ameriketako Estatu Batuen interbentzio militar baten aukera hor dago. Baina hor Madurok bi kartekin egin du apustu: Bata, Trump ez dela ausartuko. Bestea, ausartzean bada, esku hartze militarrak hautsi egingo lukeela Maduroren aurkako nazioarteko aliantza, gobernu askok ez luketelako nahi edo ezingo luketelako Trumpen alde jarri hain gauza serioan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa