09:18

albisteak

Iruzkina

Venezuela: Europaren jarrera zaila

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Europar Parlamentuak Juan Guaido aitortu du Venezuelako presidente gisa, baina horrek ez du esan nahi Europar Batasunak, bere horretan, aitortu duenik. Horretarako erabateko adostasuna behar da-eta.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europar Parlamentuak Juan Guaido aitortu du Venezuelako presidente gisa, baina horrek ez du esan nahi Europar Batasunak, bere horretan, aitortu duenik. Europar Batasunak Guaido aitortzeko ezinbestekoa da 28 gobernuaren erabateko adostasuna; eta adostasun hori ez dago, batzuek, Italiak edo Greziak bezala, ez dutelako argi ikusten Guaidorena.

Beraz, Europar Batasunaren jarrera ofiziala Atzerri Politikarako arduradunak, Federica Mogherinik, zehaztu duena da: Batasunak aitortzen du Venezuelako Asanblea Nazionalaren zilegitasuna eta hauteskunde presidentzialak lehenbailehen egitea eskatzen du. Hori, ia Guaido aitortzearen parekoa da, Asanblea Nazionaleko presidentea baita, baina ez du izen-abizenez esplizituki aipatzen.

Beraz, azkenean gobernu bakoitzak hartuko du erabakia. Alemaniak, Frantziak, Erresuma Batuak, Espainiak eta Holandak jada esan dute astelehenean bertan Guaido aitortuko dutela presidente, eta espero izatekoa da europar bazkide gehienek gauza bera egitea. Aho bateko adostasuna sortzen duena elkarrizketa batzorde baten sorrera da, batzorde horrek herrialde Latinoamerikarrekin batera lan egingo luke Venezuelan hauteskundeak egin daitezen. Baina Madurok hauteskunde horiek deituko ez dituenez, denbora galtzea da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena