albisteak
Iruzkina
Jesus Torquemada
Madurok porrot egiten badu eta bere ondorengoak merkatua handitzen badu, negoziorako aukera izango dute Estatu Batuetako enpresek. Horrek ordea Errusiari kalte egingo lioke.
Venezuelagatik Estatu Batuen eta Errusiaren arteko gatazka saihestezina da, arrazoi ekonomiko zein politikoak tarteko. Trumpek Venezuelak Estatu Batuetako bankuetan duen dirua blokeatu du, Juan Guaidok bere burua Venezuelako presidente izendatu ondoren, diru horren kontrola har dezan.
Washingtongo estrategia harago doa ordea, John Bolton, Trumpen segurtasun aholkulariak telebistako elkarrizketa batean azaldu bezala. Boltonen arabera, Estatu Batuetako petrolio enpresak Venezuelako petrolio negozioan sartzea dute helburu.
Venezuelako petrolioaren produkzioa egunean milioi eta erdi upelekoa da gaur egun, baina hiru milioira ere irits daiteke. Produkzio horren eskasia, PDVSA enpresaren, Venezuelako petrolioaren enpresa estatalaren funtzionamendu okerra da.
Ondorioz, Madurok porrot egiten badu eta bere ondorengoak merkatua handitzen badu, negoziorako aukera izango dute Estatu Batuetako enpresek. Horrek ordea Errusiari kalte egingo lioke. Moskuk mila milioi euroko balioa duten kredituak eman baititu, Venezuelako petrolioa bermetzat hartuta. Beraz, errusiarren ustetan, norbaitek Venezuelako petroliotik onurak hartu behar baditu, beraiek izan beharko lukete, eta ez estatubatuarrek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa